barau
iz. Janaririk edo edaririk ez hartzea, edo gutxi hartzea, eskuarki aldi batez eta norberaren gogoz egiten dena. Erlijio gehienetako praktika da, eta sendabide gisa ere egiten da. • BARAU EGIN. Berrogei gau-egunez barau egin zuenean. || BARAU GORRI. Barau osoa, ezer jaten ez dena. || BARAU IZAN. Barau egin. Gaur barau gara. || UR ETA OGI BARAU IZAN, EGIN. Ur eta ogiz soilik elikatu.
Atzera