gorri
1. iz. Odolaren kolorea, argi zuriaren espektroko lehen kolorea, uhin-luzera handieneko erradiazioei dagokiena. 2. izond. Delako kolorea duena. Etxeetako teilatu gorriak. Ardo gorri nafarra. 3. izond. Guztiz larria, latza edo handia. Negu gorria. Miseria gorrian. Gose gorria. 4. izond. Soila, biluzia. Gure mendiak soil eta gorri gelditu dira. Larru gorritan, biluzik. 5. izond. Ileaz mintzatuz, kolore gorrixka duena. Zezen gorria. 6. iz. eta izond. XIX. m.tik aurrera iraultzaileei, ezkertiarrei, bereziki sozialista eta komunistei emandako izena. 7. Ik. elgorri. • GORRIAK IKUSI, IGARO. Oso gaizki edo larri ibili. || GORRIAN HASI. Biraoka hasi.
Atzera