larru

iz. 1. Zenbait animaliaren gorputza biltzen duen azala. Osorik irentsi zuen katua, bere larru eta ileekin. 2. Delako azala, gorputzetik bereizia eta ondua. Otso-larruz jantziriko ardia eta ardi-larruz jantziriko otsoa. • LARRU BIZIRIK. Biluzik. || LARRU GORRI. Larru gorrian. Larru gorri egon. || LARRU GORRI(T)AN. Biluzik. Huts-hutsa eta larru gorrian nire amaren sabeletik atera nintzen ni. || LARRUA JO. (herr.) Koitoa gauzatu. Norbaitekin larrua jo. || LARRUA ONDU. Larrua material erabilgarri izateko prestatu. || LARRUTIK PAGATU. (lgart.) Neurritik gora edo neke handiak igaroz zerbait ordaindu. Ai bekatuan erortzen denak larrutik pagatzen du.



Atzera