bazter

1. iz. Ertza, muga. Bide-bazterra. Ur-bazterra. 2. iz. Zokoa. Taberna-bazterrean lo zegoela. Ikuilu-bazterra. 3. iz. Aldea, alderdia, lurraldea, bereziki bakartua. Bazter honetan ez da lapurren beldurrik. Bazter honetan ez gara Burgosen bezala. 4. izond. Bazterrean dagoena, bakartua. Ez da leku hain bazterrik. • BAZTER EGON. Bereizita egon. Jaun erretorea bertzeetarik bazter, otoitzean. || BAZTER UTZI. Alde batera utzi. Arazoak bazter utzirik. Bi eskolak, bata neskena eta bestea mutilena, bazter daude. || BAZTERRAK NAHASI. Iskanbila, nahasmendua sortu. Bazterrak nahastera zergatik etorri zara berriz etxe honetara? || BAZTERRERA UTZI. Alde batera utzi. Beste egiteko guztiak bazterrera utzirik. || BAZTERRETAN. Nonahi. Hamaika bertsolari on badira bazterretan.



Atzera