bekatu
iz. 1. Erlijio-arau bat jakinaren gainean eta borondatez urratzea. Bekatuak barkatu. 2. (hed.) Hutsegitea. Horri ezer ematea, bekatu larria. • bekatu arin edo benial. Larria ez dena (gaia larria ez delako, edo erabat jakinean edo nahita egin ez delako). || bekatu larri, astun edo handi. Heriozko bekatua. || bekatu nagusi edo bekatu-buru. (pl.) Kristau-erlijioan, bekatu guztien iturburu diren zazpi bekatu nagusiak. Tradizio katolikoan: harrokeria, zekenkeria, haragikeria, sumindura, janedankeria, bekaizkeria eta nagikeria. || heriozko bekatu. Eliza katolikoan, gizakia graziazko biziaz gabetzen duena. || jatorrizko bekatu. Eliza katolikoan, gizakiak, Adan eta Ebaren bekatuak kutsatuta, sortzetik duena. • BEKATU EGIN. Bere bihotzean bekatu egin du. || BEKATUZKO. Bekatuzko bizitza.
Atzera