bizar
iz. 1. Gizakiaren goiko ezpainaren gaineko, kokotseko eta masailetako ilea; hazten uzten diren ileek osatzen duten multzoa. 2. Beste zenbait animaliaren antzeko egitura. 3. BOT. Gramineoen gluma, glumela eta beste zenbait landare-organok duten luzakin mehe eta tentea. 4. METAL. Galdaketa- edo forja-lanetan, molde edo matrizearen junturetatik metal urtua irtetean piezaren inguruan sortutako orri-formako akatsa. 5. METEOROL. Haize-geziaren aldamenean haizearen abiadura adierazteko jartzen den marratxoa. 6. ZOOL. Zenbait arrainen burutik hedatzen den ukimen-luzakina. 7. ZOOL. Egiazko baleen goiko masailezurrari atxikitako adarkizko plaka. 8. ZOOL. Luma-zuztarretik lapranean hedatzen den hari-formako egitura. • BIZARRA EGIN. Bizarra kendu. || BIZARRA KENDU. Bizarra erabat moztu.
Atzera