dinamita
iz. Oinarrizko osagaitzat nitroglizerina duen lehergaia.
Nitroglizerina hutsa arrisku handiko lehergaia da, kolpatuz gero edo tenperatura igoz gero eztanda egiten baitu. 1866an, A. Nobel-ek nitroglizerinari % 25 diatomita erantsiz erabiltzen erosoa zen hauts lehergarria lortu zuen, eta dinamita izena eman zion. Geroztik, nitroglizerina duten lehergai guztiei dinamita esaten zaie. Gaur egun, dinamitan nitroglizerinaren proportzioa oso aldakorra da (% 12-90) eta gainera, nitrozelulosa, nitratoak, eta erregai batzuk (zerrautsa, aluminio-hautsa) eransten zaizkio. Itxura fisikoaren arabera hiru dinamita-mota nagusi dago: dinamita-goma; dinamita plastikoa eta dinamita-hautsa (azken honek nitroglizerina gutxi eta amonio nitrato asko du).
Atzera