hauts

iz. 1. Solidoen zatiki guztiz txiki eta banatuen multzoa. Mila urteko hautsa, gutxienez, bazen ganbara hartan. Burdin hautsa. Tabako-hautsa hartu. 2. Errautsa, egurra, ikatza, etab. erre ondoren geratzen den hondakina. • hauts-egun edo hautsen egun. (B) Hausterre-eguna. || hauts-kolore. Hauskara. || hauts-metalurgia. TEKNOL. Metalezko hautsen edo metalezko hautsez eginiko piezen fabrikazioaz arduratzen den metalurgiaren adarra. || hauts-zapi edo -oihal. Garai batean lisiba-hautsa iragazteko erabiltzen zen zapia edo oihala.



Atzera