doi

(Ipar.) 1. izond. Behar edo egoki den adinakoa (batez ere da aditzarekin, atributu gisa). Titare hau ez da nere eriaren doi. 2. iz. Nahikotasuna; neurri zehatza. Zure doian egina da atorra. 3. adb. Aski, nahikoa. Bada hargatik doi argi. • DOI BAT. (Ipar.) Apur bat. Doi bat denbora emanez. || DOI-DOI(A). 1. Aipatzen den neurrian edo unean hain zuzen. Doi-doi heldu zaizkit behar orduan. 2. Ozta-ozta. 3. Emeki-emeki. || -T(Z)EKO DOIA. -t(z)eko nahikoa. Bi gogoeta egiteko doia buru dutenak.



Atzera