zuzen
1. izond. Norabidez aldatzen ez dena, alde batera nahiz bestera makurtzen edo okertzen ez dena. 2. izond. Bitartekorik gabekoa. Ondorengo zuzena. 3. izond. Besteekiko erabaki, harreman eta tratuan bakoitzaren eskubide edo merezimenduen arabera berdintasunez jokatzen duena; jokabide horren arabera egindakoa. Epaile zuzena. Erabaki zuzena. 4. izond. Lege, arau edo ereduarekin bat datorrena. Erantzun zuzena. 5. iz. eta izond. MAT. Definitzeko bi puntu besterik behar ez dituen lerro infinitua. 6. adb. Norabidea aldatu gabe, alde batera nahiz bestera makurtu edo okertu gabe; zeharkakorik gabe. Aurrera zuzen segitu zuen. Gaiari zuzen-zuzen dagozkion oharren bat edo beste. 7. adb. Jokabide zuzenari dagokion eran; zintzotasunez, gizalegez. Zuzen jokatu. 8. adb. Lege, arau edo ereduaren arabera; ongi, akatsik gabe. • kasu zuzen. HIZKL. Subjektuaren edo objektuaren funtzio gramatikalak adierazten dituen kasua (nominatiboa, ergatiboa eta akusatiboa). || objektu zuzen. Ik. objektu. || muskulu zuzen. ANAT. Lerro zuzenaren formakoa edo ardatz batean zehar luzatzen dena. • ZUZEN EGON. Arrazoi izan. || ZUZENEAN. Era zuzenez; bitartekorik gabe.
Atzera