gasolina

iz. Petrolioaren edo olio hidrokarburatu sintetikoen distilazio zatikatuaz lortzen den produkturik arinenetarikoa (dentsitatea 0,65 - 0,75 gr/cm3). Disolbatzaile gisa eta motore eta automobiletan erregaitarako erabiltzen da.
Hidrokarburu aseen nahastea da eta petrolioaren distilazio zatikatuan lehenengo lurrintzen diren produktuetakoa. Zein petrolio duen jatorri, konposizio desberdina izango du. Kontsumoa handia denez, distilazio zatikatu soilaz lortutako gasolina ez da nahikoa gaurko beharrei erantzuteko, eta horregatik lortzen dira cracking eta reforming bidez ere. Hidrokarburo gaseosoen sintesitik ere lortzen da. Gasolina, gehienbat, disolbatzaile gisa eta motore eta automobiletan erregaitarako erabiltzen da.
Kalitate desberdineko gasolinak daude dentsitatearen eta oktanajearen arabera. Azken propietate hau isooktano-proportzioak ematen du eta erregaiaren detonazio-neurria mugatzen du.




Atzera