gehiengo

iz. 1. Multzo batean, alderdi jakin batetik begiratuta dagoen azpimultzorik handiena; gehien izatearen nolakotasun eta egoera. Gehiengoa lortu dute hauteskundeetan. 2. (batez ere Z) Gehiena, nagusia izateko nolakotasuna. Hobe da gehiengoan baino besteren manupean egotea. • gehiengo absolutu. Bozketan, emandako boto guztien erdia baino gehiago jasotzen denean lortutakoa. || kalitateko gehiengo absolutu. Zenbait erabaki hartu ahal izateko behar den gehiengo-mota, botoen erdia gehi bat baino handiagoa den mugatik gorako boto-kopuru jakin bat (adib., bi heren, hiru laurden) jasotzen denean lortutakoa. || gehiengo erlatibo. Bozketan, boto gehien jasotzen denean lortutakoa.



Atzera