geometria

iz. 1. MAT. Puntu, zuzen, kurba, gainazal eta bolumenen arteko erlazioak aztertzen dituen zientzia matematikoa. Geometria algebraikoa, diferentziala. 2. (hed.) Objektu baten forma. • geometria euklidear. MAT. Euklidesek proposatutako honako bost postulatu hauetan oinarritzen den geometria: 1) Bi puntu desberdinetatik zuzen bakar bat pasatzen da. 2) Zuzen bat norabide batean mugarik gabe luza daiteke. 3) Zentro eta erradio batekin zirkulu bat beti adierazi ahal da. 4) Angelu zuzen guztiak berdinak dira. 5) Zuzen batetik kanpo dagoen puntu batetik delako zuzenarekiko paralelo den zuzen bakarra irudika daiteke. Bosgarren postulatua betetzen ez duen geometriari geometria ez-euklidear deitzen zaio.



Atzera