hormigoi

iz. Neurri desberdineko harri, legar eta hareaz osatutako aglomeratua, beste konglomeratzaile batekin eta urarekin nahastuz gero fraguatu eta gogortzen dena, masa trinko eta konpresioaren kontrako oso erresistentea eratuz. • hormigoi arin. Hormigoiaren dentsitatea beste hormigoi arrunten oso azpitik geratzen diren baloreetara ekartzeko moduko agregatuak (puzolarria, pomiz harria, zepa) nahasiz egiten dena. || hormigoi armatu. Hormigoi-masaren barnean altzairuzko armadurak jarriz lortzen den eraikuntza-materiala. || hormigoi astun. 2,5 t/m3 baino pisu espezifiko handiagoa duena. || hormigoi aurreatezatu. Aurrez teinkatutako altzairuzko barrekin armatutakoa. Hormigoia fraguatzean, konpresiozko barne-tentsio iraunkorra sortzen da bere baitan, eta materiala kanpo-tentsioen eraginpean jartzen denean erresistentzia eta elastikotasun handiagoa lortzen da. || hormigoi pretentsatu. Hormigoi aurreatezatua. || hormigoi-kamioi. Gainean hormigoi-makina daraman kamioia, hormigoi egin berria gelditu gabe nahastuz lantegitik obrara eramateko balio duena. || hormigoi-makina. Mortairu-masa eta igeltsua oratzeko makina mekanikoa, igeltseroek masa-kantitate handiak egiteko eta lana errazteko erabiltzen dutena.



Atzera