isladapen

iz. Isladatzeko ekintza eta horren ondorioa. Gorputz, partikula, uhin edo izpiak gorputz isladatzaile baten aurka talka egitearen ondorioz norabidez aldatzea.
FIS. Descartesen isladapenaren legeak bi dira: 1) Eraso-izpia, izpi isladatua eta eraso-puntuko normala plano berean daude. 2) Eraso- eta isladatze-angeluak berdinak dira.
Gorputz edo gainazal batek argiaren uhin-luzera batzuetako erradiazioak isladatu eta gainerakoak zurgatu edo errefraktatzen dituenean, gorputz horrek agertzen duen kolorea isladatutako erradiazioen uhin-luzeren baturari dagokiona da. Isladapenaren fenomenoa ispiluetan eta tresna optikoetan erabiltzen da.
islada(tu)




Atzera