plano

iz. 1. Eraikin, makina, etab.en xehetasunen irudikapen grafikoa; hiri, herri, auzo baten irudikapen grafikoa. 2. Pintura, irudi, argazki, fotograma, etab.etan, perspektibaren arabera ikuslearengandik distantzia berera leudekeen objektuek osatutako irudizko gainazala (lehen, bigarren, etab. aurretik duela, eta eskuarki -n kasu-atzizkiaz). Pintura honetan, pertsonaia garrantzitsuak lehen planoan ageri dira. 3. MAT. Gainazal-mota bat, non bere bi punturen arteko lerro zuzena gainazalean bertan baitago. 4. ZIN. Kameraren funtzionamendua eten gabe, hartze bakar batean, filmatzen den fotogramen segida. 5. ZIN. Filmatutako eszena edo irudia enkoadratzeko modua. • euste-plano. Ik. euste. || lehen plano. Pintura, argazkigintza eta zinean, pertsona edo objektu baten xehetasunak jasotzen dituen hurbileko planoa; pertsona baten burua eta enborraren goialdea hartzen dituen irudia. || plano amerikar. ZIN. Pertsona baten burutik erdialderainoko irudia. || plano ertain. ZIN. Pertsonaiak soilik jasotzen dituen irudia. || plano finko. 1. (pl.) AERON. Hegazkinen egonkorgailu bertikal edo horizontalak. 2. ZIN. Bere iraupen osoan kameraren posizio-aldaketarik ez duen planoa. || plano higikor. (pl.) AERON. Hegazkinaren lema eta aleroiak. || plano inklinatu. FIS. Horizontalarekiko angelua osatzen duen gainazal lau eta uniformea. || plano orokor. ZIN. Espazio zabal bat edo ekintza gertatzen ari den eremu osoa hartzen duen irudia. || plano topografiko. Lur-sail baten irudikapen grafikoa, bere puntu guztiak plano horizontal batean eskalan proiektatuz egiten dena.



Atzera