izenordain

iz. HIZKL. Esaldi edo izen-sintagma baten ordez erabiltzen den hitza, hark betetzen dituen funtzioak bete ditzakeena eta determinatzailerik onartzen ez duena. Bere esanahia erreferentziala da eta testuinguruaren menpe dago. • izenordain anaforiko. Perpaus batean bi izen-sintagma edo gehiago erreferentziakide direnean, errepikapenik gerta ez dadin erabiltzen dena. Bihurkariak (x-en burua: Mikelek bere burua hil du.) edo elkarkariak (elkar/bata bestea: Zuk eta nik elkarri lagundu behar diogu) izan daitezke. || izenordain zehaztugabe. Erreferente zehatzik ez duena (nor, zer, norbait, zerbait etab.). || pertsona-izenordain. Pertsona gramatikalak azaltzen dituena. Euskaraz, arruntak (ni, hi, zu, etab.) edo indartuak (neu / nihaur / neroni; hi / hihaur / herori; etab.) izan daitezke.



Atzera