jauzi

iz. 1. Norbaitek edo zerbaitek, lurra edo dagoen euskarria bere indarrez eta bat-batean tarte labur batez utzi, ondoren toki berean edo gorago edo beherago dagoen beste batean geldituz. Jaitsi naiz jauzi batez etxeko sotora. 2. Jauzi egiten den distantzia. Bi metroko jauzia egin du. 3. (pl.) Ik. muxiko. 4. AERON. Jausgailua erabiliz hegazkin batetik botatzea. 5. KIR. Atletismoan, jauzi eginez altuera bat (altuera- eta pertika-jauziak) gainditzea edo ahal den distantzia luzeena (luzera-jauzia eta jauzi hirukoitza) egitea helburu duen proba. 6. KIR. Eskian, 70 edo 90 m-ko luzerako tranpolin batean behera abiadura hartuz eta ondoren airean joanez distantzia luzeena egitea helburu duen proba. Jauziaren luzera eta estiloaren arabera puntuatzen da. 7. KIR. Igeriketan, altuera batetik uretara nork bere burua botatzean datzan proba. Airean egiten den irudia eta uretara sartzeko modua puntuatzen da. • arrabol-jauzi. KIR. Sabela barraren gainetik pasatuz burutzen den altuera-jauzia. || jauzi nagusi. KIR. Igeriketan, buruz bota ondoren, airean bat edo bi bira oso egitea. || jauzi-ohol. KIR. Tranpolina. • JAUZIAN. (Ipar.) Jauzika, jauzi eginez. Jauzian zutitzen da gure mutikoa.



Atzera