kanabera
iz. 1. BOT. Gramineoen familiako landarea, zurezko zurtoin huts lodi eta luzea duena. Ibai, aintzira, etab.en ertzetan hazten da (Arundo donax). 2. Kanaberaren zurtoina, edo zurtoin honen zatia. 3. Kanaberaren antzeko hainbat landareri ematen zaien izena. 4. Arrantza egiteko erabiltzen den tresna, izen bereko landarearen zurtoinez, beira-zuntzez zein beste hainbat materialez egina dagoena. 5. ZOOL. Ugaztun apodunen belaun-giltzaduraren eta orkatilaren arteko hezurra. • azukre-kanabera. Gramineoen familiako landare bizikorra, eskualde tropikaletan azukrea lortzeko landatzen dena (Saccharum officinarum).
Atzera