knidario

iz. eta izond. ZOOL. Simetria erradialeko gorputz sinplea, nematozistoz hornitutako garroak dituzten eta beren bizi-ziklo konplexuan zehar polipo edota marmoka-formak agertzen dituzten ornogabe diploblastikoez esaten da. Gehienak karniboroak eta itsastarrak dira eta sexuak bereizita dauzkate. Planula izeneko larba-fasea igarotzen dute eta bere baitan anemonak, koralak, hidrak etab. hartzen dituen Cnidaria filuma osatzen dute.



Atzera