larako
iz. 1. Zurez, metalez edo beste material batez eginiko pieza zilindrikoa, beste pieza batzuen zuloetan sarturik beroriek elkartzeko erabiltzen dena. Hegastun larakoa. Larako konikoa. Segurtasun-larakoa. 2. ELEKTR. Zorro isolatzaile batetik irteten diren ziri metalikoetako bakoitza. Oin edo entxufe emearen larako-etxeetan sartzen dira konexioa egiteko. Entxufe ar osoari ere hala esaten zaio, nahiz eta honek larako bat baino gehiago eduki. Korronte trifasikorako larako tripolarra. 3. MUS. Hari-instrumentuetan, hariaren teinkatasuna handiago edo txikiago egiteko, eta beraz soinuaren altuera doitzeko, pieza biragarria.
Atzera