lekuko
iz. 1. Zerbait ikusi edo entzun duelako edo zerbait dakielako, horren berri eman dezakeen pertsona. Bera izan da haren azken negarren lekukoa. 2. Zerbaiten lekukotasuna ematen duen pertsona, bereziki auzi batean. Norbait zerbaiten lekuko hartu, ipini. Bakoitzak bi lekuko hautatu behar ditu. 3. Zerbaiten lekukotasuna ematen duen gauza. Egungo hizkuntzaz ari ez denak, testuak behar ditu lekuko, ordukoari antzemango badio. 4. Ordezkoa. Zure lekukoa etorri da. 5. KIR. Errelebu-lasterketetan ekipo bereko lasterkariek elkarri pasatzen dioten objektua.
Atzera