lurrazal

iz. 1. Lurraren gainazala. 2. GEOL. Lurraren kanpoko geruza, mantuaren gainekoa. Bi geruzaz osatua dago: siala (granitikoa), 10-15 km-ko lodierakoa, eta sima (basaltikoa), 15 km ingurukoa; eta bien gainean sedimentazio-gainaldea dago. Lurrazal ozeanikoa meheagoa da (5-10 km ingurukoa) eta nagusiki basaltikoa da, sialik gabekoa.
GEOL. Bi lurrazal-mota bereizi ohi dira: kontinenteetakoa eta ozeanoetakoa. Lurrazal kontinentala lodiera aldakorrekoa da, 35-40 km ingurukoa, mendien azpian lodiagoa bada ere. Bi geruzaz osatua dago: siala (granitikoa), 10-15 km-ko lodierakoa, eta sima (basaltikoa), 15 km ingurukoa; eta bien gainean sedimentazio-gainaldea dago. Lurrazal ozeanikoa meheagoa da (5-10 km ingurukoa) eta nagusiki basaltikoa da, sialik gabekoa.




Atzera