mailegu
iz. 1. Diru-kopuru bat edo ondasun bat norbaiti uztea edo norbaitengandik hartzea, baldintza jakin batzuen pean jabeari itzultzeko konpromezua hartuz; diru-kopurua edo ondasuna bera. Mailegu-hartzailea. Mailegu-emailea. 2. HIZKL. Hizkuntza batek beste hizkuntza batetik hartutako hitz edo bestelako hizkuntz elementua. • mailegu irentsi. Hizkuntza baten hots-aldaketazko legeen arabera ahoskeraz zein idazkeraz asimilatu den mailegua (adib., euskarazko gorputz, lat.ezko corpusetik datorrena, edo futbol, ing.ezko foot-balletik datorrena). || mailegu irentsigabe. Jatorrizko hizkuntzan bezalako grafiaz hartzen den mailegua (adib., lat.ezko honoris causa, it.zko quattrocento edo ing.ezko swing). • MAILEGUZ HARTU edo EMAN. Diru-kopuru edo ondasun bat mailegu-eran hartu edo eman.
Atzera