marea

iz. Ilargiaren eta Eguzkiaren grabitatearen eraginez itsas mailaren gorabehera erritmikoa (itsasgora, itsasbehera). • marea behera. Itsasbehera. || marea beltz. Itsasoko urazalean gertatzen den petrolio-geruza, petrolio-ontzietatik edo petrolioaren erauzketa-instalazioetatik isuri eta itsasertzeraino heldu ohi dena. || marea bizi. Ohikoa baino areagokoa, Eguzkia eta Ilargiaren eraginak Lurrarekiko kokapen erlatibo jakin batzuetan (adib., ilberrian eta ilbetean) batzen direlako sortua. || marea gora. Itsasgora. || marea gorri. Kolore gorriko plankton-loraketa. || marea hil. Ohikoa baino txikiagoa, Eguzkia eta Ilargiaren eraginek Lurrarekiko kokapen erlatibo jakin batzuetan (adib., ilgoran eta ilbeheran) elkar deusezten dutelako sortua.



Atzera