molusku

iz. eta izond. ZOOL. Metazooen suberreinuko zenbait animalia ez-segmentatu eta zelomatuz esaten da. Oro har, aldebiko simetria duen hiru atal nagusiz (buru, errai-masa eta oinez) osatutako gorputza dute. Errai-masaren inguruan maskorra jariatzen duen mantu izeneko mintza dago eta honek brankiak gordetzen dituen barrunbe paliala mugatzen du. Janaria karraskatzeko erradula dute eta askok ongi garatutako begiak dituzte. Gehienek bizimodu askea dute, sarritan urtarra, eta batzuk parasitoak dira. Bere baitan marraskiloa, olagarroa, muskuilua, etab. hartzen dituen Mollusca filuma osatzen dute.



Atzera