musu
iz. 1. Adiskidetasuna, maitasuna, begirunea erakustearren norbait edo zerbait ezpainez ukitzea. Hango musu, besarkada eta agurrak gogoratzekoak izan ziren. 2. Aurpegia, begitartea. Musua garbitu. 3. Sudurra; abereen muturra. • MUSU EMAN. Bi musu eman dizkiot bere mazela gorrixka haietan. || MUSU-HUTS. Espero zuena lortu gabe. Don Karlosek errege izateko euskaldunez baliatu nahi, euskaldunak erregeaz baliatu nahi Foruei eusteko, eta biak musu-huts gelditu. || MUSU-TRUK. Doan, hutsean, urririk. Duen entzutea ez da jendeak musu-truk emana, merezi onez irabazia baizik. || MUSUZ AURRERA ERORI. Ahozpez erori.
Atzera