erori
da ad. 1. Zerbait, bere pisuak eraginik beherantz joan; lurrera erakarria gertatu, oreka edo euskarria galduz. Ahozpez erori. Korde gabe erori. 2. Egoera oker edo gaizto batera erakarria gertatu. Gatibu, preso erori. Ez gaitzazula utz tentaldian erortzen. 3. Nahigaberen batek eraginda, goibeldu. Bihotza, gogoa erori. Begitarte eroria. 4. (hed.) Agintea edo kargua galdu. 5. HIZKL. Hitz batean edo hitzen arteko fenomeno batean, fonema bat edo batzuk desagertu. • ERORIA EGON. Triste egon. Oso eroria aurkitu nuen aurreko batean. || KONTUAN ERORI. Konturatu. Orain erortzen naiz kontuan egiaz. || ZERRALDO ERORI. Lurrean ziplo geratu; hil.
Atzera