negar

iz. 1. Malko-guruinei darien eta begietatik isurtzen den likidoa. Negar-tanta bat. 2. Atsekabea edo mina malkoak isuriz eta eskuarki aienez adieraztea. Ez ziren gurasoen negarrak baizik aditzen. 3. (hed.) Ur-jario (edo beste likido batena) oso txikia. Ur-negarra. • negar-anpulu. Malkoa, bereziki handia. || negar-egingarri. Negargarria. || negar-eragile. Negar eragiten duena. Gas negar-eragileak. || negar-ontzi. Negartia. • NEGARRARI EMAN. Negar egiten hasi. Bere gelan sartu eta negarrari eman zitzaion. || NEGAR BATEAN. Negar handiak eginez. Agurea negar batean zegoen.



Atzera