onartu

du ad. 1. Norbaitek, berari eskaintzen edo ematen zaiona borondatez hartu; ontzat hartu. Ez zituen onartu egin zizkioten eskuerakutsiak. 2. Norberaren ingurunean (etxean, lagunartean, etab.etan) pertsona bati sartzen utzi. Elkarte horretan ez dituzte emakumeak onartzen. 3. Besteren ideia, iritzi, proposamen, etab.ekin ados egon, zuzentzat edo egiazkotzat hartu. Aristotelek bete-betean onartuko luke arrazoibide hau. 4. Helburu jakin batez aurkezten den zerbait edo norbait hartarako baliozko edo zuzentzat jo, ontzat eman. Beka lortzeko eskaera egin arren, baldintzak ez nituela betetzen eta ez zidaten eskaera onartu. Azkenean Zaragozako unibertsitatean onartu ninduten. 5. Aginduari, legeari, erabakiari men egin. 6. KONT. Truke-letra bat ordainduko dela hitz eman.



Atzera