letra
iz. 1. Hizkuntza bateko hotsak adierazteko erabiltzen diren zeinu grafikoetako bakoitza; direlako zeinu bakoitzak adierazten duen hotsa bera. 2. Norberak letrak idazteko duen era berezia, idazkera. Bi izkribuen letra berdina den ala ez ikusteko. 3. Erabiltzen dituen karaktereen ezaugarri grafikoez bereizten den letra-estiloa. Letra gotikoa, letra etzana. 4. (pl.) Literatur kultura; zientzia eta teknologiaren alorrekotzat jo ohi ez diren jakintza-alorrak (filosofia, historia, filologia, etab.). Larramendik euskal letretan utzi duen hatza. 5. (Ipar.) Gutuna, eskutitza. • ganbio-letra. EKON. Merkataritza-efektua; horren bidez igorle deritzon hartzekodun batek, bere zordun edo igorpenduari, epemuga jakin batean pertsona jakin bati kantitate jakin bat ordaintzeko ordena ematen dio. || Letra Eder. (pl.) (zah.) Literatura. || letra larri. Letra maiuskula. || letra xehe. Letra minuskula. || truke-letra. EKON. Ganbio-letra. • LETRAZ LETRA ESAN. Hitz bat osatzen duten letrak banan-banan eta ordenan esan; letreiatu.
Atzera