ozen
1. izond. Hots edo soinuez, edo soinu egiten duten gauzez mintzatuz, ongi edo argi edo indar handiz entzuten dena. Mintzo ederra, baina, ez behar bezain ozena. Marrurik ozenenak ez dira beti saminenak. 2. izond. (hed.) Nabarmena, oihartzunduna. Ez zitzaion atsegin Orixeri erromantikoen bigunkeria ozena. "Rozinante", izen ozena eta ederra bere ustetan. 3. adb. Ozenki. Ozen eta argi mintzatu. 4. iz. eta izond. HIZKL. Ahostuna.
Atzera