plasma

iz. 1. BIOL. Odolaren fase likidoa; bertan odoleko zelulak (globulu gorriak, zuriak eta plaketak) esekiduran daude. Uretan disolbatutako substantzia askoz (proteina, gluzido, gatz, hormona, etab.ez) osatuta dago. 2. (hed.) Edozein fluido biologikoren fase likidoa. 3. FIS. Materiaren laugarren agregazio-egoera, ioi positiboz eta elektroiz osatutako fluidoa, tenperatura oso altuetan osatzen dena. Plasmak izarren atmosferetan eta izarrarteko espazioan daude batez ere. • plasma linfatiko. BIOL. Linfaren fase likidoa.



Atzera