polimero

iz. KIM. Unitate baten errepikapenaz (molekulen kateaduraz) osatutako makromolekula natural edo sintetikoa. Gaur egun, kautxua, zura, larrua, artilea, zeta eta kotoia bezalako polimero naturalak prozesu kimikoen bitartez lortutako polimero sintetikoekin, hots, elastomero, plastiko eta zuntz artifizialekin, daude lehian. Substantzia sintetiko hauek dituzten propietate bereziengatik, erresistentzia, malgutasun eta dentsitate baxuagatik hain zuzen, erabilera ugari dituzte industrian (besteak beste, polimero sintetikoak material plastikoen oinarri dira). Polimeroez osatutako materialek ez dute pisu molekular zehatzik, luzera desberdineko kateez osaturik daudelako.



Atzera