plastiko

1. izond. Plastikari dagokiona. 2. izond. Biguna, erraz moldeatzen dena. 3. iz. Material plastikoa. 4. iz. Leherkari plastikoa. 5. izond. BIOL. Izaki bizidunen eraketa eta hazkuntzan parte hartzen duten elementu edo substantziez esaten da (karbono, oxigeno, hidrogeno eta nitrogenoa, eta neurri txikiago batean, fosforoa eta sufrea; ura eta protidoak ere bai). 6. izond. GEOL. Modelagarri diren harriez (igeltsuez eta buztinez bereziki) esaten da. 7. izond. KIM. Moldeagarria den eta osagai nagusitzat makromolekula edo polimero bat duen materialaz esaten da. • arte plastiko. Ik. 2 arte. || kirurgia plastiko. MED. Plastien eta injertoen bidez gorputzean izandako kanpo-lesioak berriz osatzeaz edo arrazoi estetikoak direla medio gorputzaren formak aldatzeaz arduratzen den kirurgia. || leherkari plastiko. KIM. Pentrita edo ziklonitaz eta plastifikatzaile batez osatutakoa, ore-itxura duena.



Atzera