tipologia
iz. 1. Zientzia edo bestelako jakintza-alor batean, ezaugarri komunak dituzten mota edo ereduak bereiziz eginiko sailkapena. 2. PSIKOL. Banakoen ezaugarri fisiko edota psikologikoen araberako sailkapen-sistema. Sistema batzuek ezaugarri fisiko eta karakterea moldatzen duten ezaugarri psikologikoen arteko erlazioa egiten dute (E. Kretschmer-ena kasu); beste batzuk berriz, jarrera eta jokabideetan oinarritzen dira (G. Heymas eta G. Wiersmar-ena kasu).
Atzera