txirula

iz. MUS. 1. Zuloak dituen tutu huts batez eta ahoko piezaz osatutako haize-instrumentua. 2. Ipar Euskal Herriko euskal haize-instrumentua. Txirula zuzena da, zurezkoa eta hiru zulo dituena, bi aurrealdean eta hirugarrena atzean. 25 cm neurtzen du eta txistua baino bostun bat goragoko soinua du. • Panen txirula. Tamaina desberdineko tutuez osatutako txirula, ezpainak batetik bestera higituz jotzen dena. || txirula ezti edo moko-txirula. Tutu konikoa eta zortzi zulo dituzten txirula zuzenen familiako bakoitza. Zurezkoak dira berez, baina egun plastikozkoak ere egiten dira. || zeharkako txirula. Ahoko pieza tutuaren muturreko alde batean duten zurezko edo metalezko xirulen familiako bakoitza. Orkestra modernoan erabiltzen denak giltzak ditu eta zilarrezkoa izaten da edo zilar-bainua duen beste metal batekoa.



Atzera