zeharkatu
1. du ad. Zeharka joan, eragozpenen bat zeharka igaro. 2. da ad. Aurrez aurre dagoen eragozpena saihesteko bazterrera okertu. Bidea ixten ziolako, astoa bidetik zeharkatu zen eta korrikari eman zion. 3. du ad. Zerbaitetan barrena alde batetik bestera iragan. Zabalandiko mendatea zeharkatu zuen. 4. du ad. Oztopo bat bidean trabeska jarri. Autobus bat zeharkatu zuten barrikada legez.
Atzera