Aiara (udalerria)

Arabako udalerria (Kantauri Arabarra); 2.086 bizt. (aiararrak). Nekazaritza, abeltzaintza eta metal- eta manufaktura-industria. Ganadu-feriak. Okondo, Amurrio eta Lezamarekin batera Aiarako konderria osatu zuen (X. m). Bizkaiko parte izan zen, pixkanaka-pixkanaka Arabako lurretan integratu zen arte (1524). Murga dorrea (XIII. m.) eta Aiala familiaren jauregia monumentu izendatuta daude.



Atzera