Ajax

Troiako gerrako bi heroi grekoren izena. - Ajax, Salaminako erregea. Akiles hil ondoren, honen armengatik, Ulisesekin borrokatu zen eta Ulises irten zen garaile. Ajaxek bere buruaz beste egin zuen. - Ajax, lokriarren erregea. Troia hartu ondoren, Kasandra emakume apaiza Atenearen tenpluan bortxatu eta preso hartu zuen; horregatik, Poseidonek haren ontzia itsasoan hondoratzeko agindu zuen.



Atzera