Amalariko

(?, 502 - Bartzelona, 531). Iberiar penintsulako bisigodoen erregea (507-31), Alariko II.aren semea. Frankoen menpe jarri zen (526). Klovisen alaba Klotilderekin ezkondu zen eta hau ariotar bihurtu nahi izan zuen, baina honen anaia Txildebertok aurka egin eta Narbonan garaitu zuen. Bartzelonara ihes egin zuen, baina bertan hil zuten.



Atzera