Amann
Marrazkilari eta arkitekto bizkaitarrak. - Jose Ysaac (Bilbo, 1851-1925). Medikuntza-ikasketak egin zituen. Biolin-jotzaile trebea zenez, eta musika zaletasunak bultzatuta, Elkarte Filarmonikoko kide egin eta "merituzko kide" izendatu zuten. San Fernando akademian akuarela eta marrazkia landu zituen. Bigarren Karlistadan, liberalen Santoņako ospitalean mediku izan zen; Bilbora itzuli eta Bilbo-Algorta tranbiako zuzendari izan zen. Neguri auzoko proiektuaz arduratu zen (1904). - Emiliano. Arkitekto bizkaitarra, aurrekoaren semea. Lehiaketa urbanistiko askotara aurkeztu zen, Smith eta Gimon arkitektoekin lehian: Iruņeko zabaldura, Donostiako Kursaal eta Bilboko merkataritzako bankua eraikitzeko proiektuetara. Arkitekto modernoen belaunaldikoa; Bilboko salestarren ikastetxea, Sociedad Bilbainaren egoitza, eta Bastidarekin batera, Deustuko Unibertsitatea egin zituen.
Atzera