Arbolantxa, Pedro

Nabigatzaile eta merkatari bizkaitarra (XV-XVI. m.). Ameriketara espedizio asko egin zituen kolonietako merkataritza indartzeko asmoz (1469). Balboaren laguntzaile zen honek Ozeano Barea aurkitu zuenean. Bertan aurkitutako perlarik bitxienekin Gortera joan zen errege-erreginei oparitzeko asmoz; horrela lortu zituen Balboarentzako Hegoaldeko Itsasoko adelantatua eta Panama eta Coibako kapitain jeneral eta gobernadore tituluak.



Atzera