Areilza Martinez de Rodas, Jose Maria

Politikari bizkaitarra (Portugalete, 1909-98), Enrike Areilza medikuaren semea. Abokatu eta injinerua da ikasketaz. Mutrikuko kondesarekin ezkondu zenetik Mutrikuko kondea da (1932). Gazte zelarik Espainiako Errepublikaren aurkako Juventud Monarquica de Vizcaya delakoa sortu zuen Fernando Marķa Castiella-rekin batera. JONS-eko kidea izan zen eta Mola jeneralarentzat bitartekotza-lanak egin zituen, altxamendu militarraren prestaketan esku hartuz (1936). Nazionalak Bilbora sartu zirenean bertako alkatea izan zen (1937) eta ondoren industriako zuzendari nagusi (1938-40). Espainiako enbaxadore izan zen Argentinan (1947-51), EEBBetan (1954-60) eta Frantzian (1960-64). Joan Karlos I.aren lehen gobernuan (1975-76) kanpo-arazoetarako ministroa izan zen. Politika eta historiako artikulu eta liburu ugari idatzi ditu.



Atzera