Areitio, Alfontso
Nabigatzaile eta minerologo bizkaitarra (Bilbo, ? - Iruņea, 1884). Bide-, ubide- eta portu-injinerutzako ikasketak egin eta natur zientzietan zaletu zen. "Paraguaya" izeneko itsasontzian bidaia asko egin zituen, besteak beste Kubara, altxatutakoen kontra borrokatzera. Gero nabigatzeari utzi eta ikerketa mineralogikoetan sakontzeari ekin zion. Madrilgo lorategi botanikoaren sortzailea da. Bertan, historia naturaleko kabinetean berak bildutako balio handiko harri eta mineralak daude.
Atzera