Aretxabaleta Balparda, Jose
Zientzilari bizkaitarra (Urioste, 1838 - Montevideo, 1912). Santurtziko farmazia batean ikasten jardun ondoren Montevideora joan zen (1855). Farmazian lizentziatu eta etimologian ikerketa batzuk burutu zituen, botanikaz zaletzen hasi zelarik. Zientzialari europarrekin harreman estuak izan zituen eta ikerketa-laborategia zuen farmaziaren jabe egin zen. Medikuntzako katedra lortu (1874) eta urtetan bakteriologian eta mikrobiologian espezializatutako irakaslea izan zen. Bartzelonako erakusketa unibertsalean saritu zuten (1888) eta Kimika-Bakteriologia udal-laborategiko eta Uruguaiko Museo Nazionaleko zuzendaria egin zuten (1889). Las gramineas uruguayas eta sei liburukitan argitaratutako Flora uruguaya idatzi zituen. Hainbat elkarte zientifikotako kidea eta ohorezko kidea eta aldizkari zientifiko askotako koraboratzailea izan zen. Uruguaiko higiene-arazoez kezkatuta zegoen eta edateko ura garbitzeko proiektua garatu zuen, besteak beste.
Atzera