Askatasunaren Ibilaldia

Euskadiko Amnistiaren Aldeko Gestorek 1977an antolatutako ekintza. Helburua, Franco hil ondoren trantsizio politikoak hartutako bidearen kontra protesta egin eta askatasuna aldarrikatzea izan zen. Lau zutaba abiatu ziren (Zarautz, Gernika, Agurain eta Lodosatik), eta Arazurin amaitu zenean 150.000 lagun inguru bildu ziren. Hogeigarren urteurrenean (1997ko udan), bereziki eratutako talde eragile batek antolatutakoa (Abialdian. Askatasunaren Ibilaldia), Iruņetik abiatu eta Gernikan amaitu zen, honako leoaren pean: "Gure geroa erabakitzeko eskubidearen alde".



Atzera