Azpilikueta Jauregizar, Martin (izg. doctor Navarro)
Teologo eta jurista nafarra (Barasoain, 1492 - Erroma, 1586). Hamaika urte zituela filosofia eta teologia ikasten hasi zen. Frantziako Tolosara alde egin (1510) eta bertan zuzenbide kanoniko eta zibila ikasi zuen. Salamancan irakasle izan zen 14 urtez, ospe handia lortuz. Ondoren eta 16 urtez Coimbran irakatsi zuen eta jubilatu zenean Espainiara itzuli eta idazteari ekin zion. Felipe II.ak Inkisizioaren aurrean frai Bartolome Karrantzakoa defenda zezan eskatu zion eta Erromara joan behar izan zuen (1567). Erroman Pio V.a, Gregorio XIII.a eta Sixto V.aren aholkularia izan zen. Zuzenbide- eta erlijio-gaietako liburuak idatzi zituen: Tratado de las rentas de los beneficios eclesiásticos eta Manual de confesores (1556).
Atzera