Bengala
Asiako H-ko eskualdea, Himalaiaren eta Bengalako golkoaren artean. Gaur egun India eta Bangladesh-en artean banatua. Gainpopulatuta dago. Ganges eta Brahmaputra ibaien delta erraldoiak osatutako lurraldea da. Oso lur aberatsak ditu eta klima-baldintzak oso egokiak dira (arroza eta jutea produzitzen dira). XII. m.aren bukaeran musulmanek konkistatua. 1757: britainiarren menpe geratu zen. Independentzia ondoren, 1947an, bitan banatu zen: Mendebaldeko Bengala (hindua) Indiako Batasunari atxiki zitzaiona; eta Ekialdeko Bengala edo Ekialdeko Pakistan (musulmana). Hau estatu independente bilakatu zen 1971n (Bangladesh).
Atzera