Biblos

Feniziako antz.ko hiria (g.e. Jabail, Libano), agian munduko lehen hiria, K.a. IV. milurtekoan sortua. Egiptoko faraoien basailu izan zen eta asiriar eta persiarren menpean egon ondoren seleukotarrek hartu zuten (K.a. IV. m.). Bertako errege izan zen Ahiram-en sarkofagoan (K.a. X. m.), orain arte ezagutzen den munduko inskripzio alfabetikorik zaharrena dago.



Atzera